X

Espace pro

Erromako Zubia

Erromako Zubia, ipuin musikatu bat da, euskeraz, denentzat 5 urtetik goiti.

Istorioa

Behin bazen mundu miresgarri bat nun denak bakean bizi ziren. Alta, egun batez, sorgin txar batek erabaki zuen lurra berea zela eta zorte bat bota zion. Ordutik, emeki emeki, landare eta abere batzuk desagertzen hasi ziren. Ezti erle bat zen eta egunero gero eta ahizpa gehiago galtzen zituen. Gau batez, kofoinera sartu zen eta hutsa atxeman zuen. Erle guziak desagertu ziren. Gau hartan, amets egin zuen. Ikusi zituen bere ahizpak dantzatzen eta ohartu zen zerbait idazten ari zirela… Erro, erroma, erromako, erromako zu, erromako zubia. Mezu bat zen. Hortaz segur zegoen, Eztik atxeman behar zuen erromako zubia bere ahizpak salbatzeko…

Erromako Zubia ipuin musikatu bat da, Madda Luzzi musikariak eta Maryse Urruty antzerkilariak kondatzen dizkigute Ezti eta bere lagun berrien abenturak : arto gorri lotsatua, sagarondoak zeingehiagotan, gereziondo maitemindua, biper borrokalariak, erromako zubia atxeman arte.

Erromako Zubiak bisitatu dituen lekuak…

  • Tutt festibala, Donazaharre
  • Antxondoa, Itsasu
  • Pekoborda, Urdiñarbe
  • Eskola, Ezpeleta
  • Eskola, Hazparne
  • Xubialdea, Lasa
  • Eskola, Miarritze
  • Eskola, Uztaritze
  • Eskola, Baiona
  • Eskola, Baigorri
  • Eskola, Sara
  • Sorbidean festibala, Hazparne

Idazkera eta taula zuzendaritza

Marrazkiak

Ikusgarria sortua izan da Sarde Sardexka elkarteari esker, Lur’istorio proiektuan.

Datarik gabe