X

Espace pro

ITZULI Konpainia

Itzuli, publiko guztiei zuzendutako obrak sortzen dituen antzerki konpainia bat da (Maryse Urrutyk sortua). Euskerazko lanetan oinarritutako dinamika iraunkor bat sortzea du helburu, batetik ikusgarriak produzituz eta bestetik mediazio artistikoak eginez.

Gaurkotasun haundiko gaiak (feminismoa, trantsizio ekologikoa, internet) sentsibilitate haundiarekin jorratzen ditu, publikoaaren osotasunari irisgarri egiteko. Konpainia, lan sorta idatzi eta eraikitzean zentratzen da, beste batzuk ere testuak hartu eta anzeztu ditzaten etorkizunean.

Murgiltze eredu eta eskola elebidunetan ari diren ikasle kopurua etengabe goraka doa eta honek argi uzten du errealitate honi moldaturiko eskaintza kulturala sortzearen beharra. Euskera, etxeko eta eskolako hizkuntza izateaz gain, bizitzan elkarbanatzeko hizkuntza da eta hortaz, gizartearen kultura garapenerako ezinbesteko tresna ere bada.

Konpainiaren ikusgarriak belaunaldi ezberdinei zuzenduta daude, kalitatezko proposamena guztiei luzatuz, adin kontuak alde batera utzita.

Maryse Urruty

Etxean, nire ama hizkuntza Euskera izan arren, ez nuen asko baliatu txikia nintzelarik. Horrela, ahaztu egin nuen. Pixkanaka ausardia galtzen hasi nintzen, azaldu nahi nuena adierazteko gai ez nintzelako eta gaizki egingo nuenaren lotsa sortzen zitzaidalako. Hala ere, egun batean lotsa honen aurka tinko borrokatzea erabaki nuen, aspaldiko helburuen bila.

Euskera berrikasten hasi nintzen, niretzat berebiziko garrantzia zuelako eta gaur, euskerazko ikusgarriak sortzearen aldeko apustua egiteko gai naiz. Nire amaren hizkuntza delako eta euskerak mundu honetan denboran zehar izaten ari duen bidai honen parte izan nahi dudalako. oihanaren istoriak nire bizipenetatik edaten du. Protagonistak, bere izatearen parte bat falta duela sentitzen du eta kezka honek bere baitan ikertzera bultzatzen du. Ikusgarrian, dantza zein magia, galduta dauden bi transmisio bide dira. Bata, hizkuntza da, bestea berriz, kultura, hau da, mundua ikusteko ikuspegi bat eta aldi berean talde bilakatzea ahalbidetzen diguten jakintza agortezina.

Maryse Urruty