X

Espace pro

Joana Olasagasti

Antzezlea

Ikusgarriak:

Kabareta eta Dantza garaikidean ari da. Bartzelonan ikasi zuen Anna Sanchez-en Varium eskolan. Dantza, antzerkia, zirkoa eta perfotmantzak batzen zituzten proiektuetan aritu da lanean. Dantza inklusiboa (Denei zuzendua den dantza) deskubritzen du Maylis Arrabit eta Adam Benjamin koreografoei esker. Euskara, frantsesa, katalana, espaniola eta ingelesa mintzatzen ditu. Interes handia du gizakiengan, orduan arte diziplina ugariak eta adin eta egoera ezberdinetako pertsonekin proiektuak sortzeko gogoa du.

Ipar Euskal Herriko irrati eta telebistan ere lan egiten du animatzaile gisa. Bartzelonan Willi Dorner, Els Malnascuts eta Oriol Escurcell konpanietan aritu da. Eta Euskal herrira itzuli denetik konpania ezberdinekin ere ari da, haien artean: Mike Angels, Zarena Zarelako, Ezec Le Floc’h, Batcharte Dantza eta Itzuli.