X

Espace pro

Eneko Gil

Chorégraphie

Errenteria, 1985. Hispaniar Filologian Lizentziatua.

Kukai Dantza Konpainiako kidea konpainiaren sorreratik. Bertan nazioarteko koreografoekin lan egiteko aukera izan du, besteak beste, Marcos Morau, Sharon Fridman, Cesc Gelabert, La Intrusa Danza, Jone San Martín, etab. Horrez gain beste hainbat koreograforekin lan egiteko aukera izan du: Asier Zabaleta, Mikel Aristegui, Rosie Herrera, Michael Miller, etab. 2009. urtean “Dantzari Bikainari ” saria eskuratu zuen Madrilgo Koreografia Lehiaketan Bihar jaio nintzen ikuskizunagatik. 2019. urteko Max Sarietan izendatua izan zen Gizonezko Dantzari Onena sailean Erritu ikuskizunagatik.

Gaur egun ere Hika Teatroarekin, Myriam Perez koreografoarekin, Koldo Arostegi koreografoarekin, Dantzaz Konpainiarekin, Bilaka Kolektiboarekin, etab. dihardu lanean sortzaile eta dantzari bezala. Horrez gain, dantza irakaslea ere bada Villabonan eta Usurbilen.